JUVENTUD

Asentirán con la cabeza aquellos que abandonaron Ernai cabizbajos y desencantados despúes de ver frustrada la última oportunidad de desfibrilar el marxismo en Euskal Herria desde dentro de la organización juvenil, mientras otros pasaban la ponencia Kantauri por la trituradora nada más leer las primeras líneas. Me entienden los ex militantes de IA que tuvieron que dar la cara con un comunicado público y una foto en grupo para defender la autonomía de la organización ante el ya flagrante acoso que ha estado recibiendo recientemente por parte del Gran Hermano.

 

Hamarkadetan zehar, behin eta berriro salatu ditugun erregimen frankistaren bizio nagusiak jasan behar izan ditugu: Politika ekonomiko inposatuak, frankismo kutsuko egitura instituzionalak, espainiaren banaezintasuna, sistema patriarkal basatia, errepresio politiko krudela… 

Otsailaren 2an abiatu zuten ‘Gazte Dinamika Berria’ izenarekin Ipar Euskal Herriko hainbat gaztek gogoeta prozesua eta gaur iragarri dute 120 gaztek parte hartu duen dinamikaren ondoren, gazte antolakunde berri bat sortzea erabaki dutela Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako. Azaroaren 2an Baionan ‘Jeiki gazte!’ lelopean egingo dute aurkezpen jaialdia.

Koalizio abertzaleak baieztatu du argitara eman den auto judizialak agerian utzi duela Segurtasun Saila «gezurretan» aritu zela Urtza Alkortaren atxiloketa justifikatzeko. Arrazoi honengatik azalpenak eskatu dizkio Euskal Herria Bilduk Estefania Beltran de Heredia sailburuari.

Topatu.info-k zabaldutakoaren arabera Irati Sienra Ernai gazte antolakundeko bozeramailea auzipetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak «terrorismoari gorazarre» egitea egotzita. Gazte Danbadan Xabier Lopez Peñaren heriotza salatzeko hitz hartzean esandakoak hartu dituzte inputaziorako oinarri gisa. Hilaren 14ean Bilbon deklaratuko du Sienrak

Duela 25 urte,  1988ko apirilaren 28an, San Prudentzio egunean, gazteen manifestazio bat iritsi zen Gasteizko Alde Zaharreko eraikin zahar batera. Itxita zegoen, aspaldidanik, eta manifestazioko gazte ausartenek ostikoka atea zabaltzeari ekin zioten; baita lortu ere. Hala jaio zen Gasteizko gaztetxea, eta haren hormen artean amets eta egitasmo asko burutu dira mende laurden honetan. Eta burutuko direnak.

5:30ean jo du turrunak Ondarroako Aske Gunean, Iurretatik Ertzaintzaren furgoneta guztiak atera direla abixatzeko. Denboraz ondo, ehundaka herritar zubira igotzen hasi dira, Urtza Alkorta babesteko herri harresia eratzera.

Formazeutika atalean Estatua eta Iraultza argitaratu dela aprobetxatuz, aurre egin nahi nieke ezker abertzalea sozialista eta ez komunista denaren ideia oportunista darabiltenei. Hala irakurri nuen, orain dela gutxi, Ideien Kontrabandoa atalean eta hura ez zela kasu isolatua jakin nuen.

Justizia espainolak emandako epea betetzear zela, Aitor Franco gazte errenteriarrak bere burua aurkeztu du Martuteneko espetxean, senide eta lagunen txalo eta malko artean. Auzitegi Gorenak Franco eta beste lau gazteren aurkako seina urteko espetxe zigorra berretsi zuen abenduan.

Gazte Zukguak prozesu eratzaileko eztabaida zikloarekin amaitu du. 180 herritako 2.500 gaztek parte hartu dute eta bi lan ildo nagusi finkatu dituzte: Bizi eredu berriak eraikitzea eta burujabetzaren aldeko lan ideologikoa eta praktikoa garatzea.

ZukGua prozesuko zenbait gaztek Euskal Herriko eragile ugarirekin elkartzeko harreman bira egin dute azken hilabeteetan. Batzar horietan, prozesu eratzailearen berri eman diete askotariko erakundeei, eta etorkizunerako aliantza edo lankidetza posibleak aztertu dituzte elkarrekin. Hurrengo asteetan eragile gehiagorekin batzartzen jarraituko dute.

Estatu espainoleko epaitegien erabakiak «erruleta errusiar» baten antzekoak direla ohartarazi du Eleak mugimenduak eta Errenteriako gazteen kontrako zigorrak «jatorri politikoa duen epaiketa bati erantzuten diola» salatu du. Jendetza bildu da Errenterian Auzitegi Gorenak berriki zigortutako gazteei sostengua adierazteko.

Egoeraren azterketa deituriko Gazte Prozesuaren lehenengo ponentzia hau gure inguru hurbilari nahiz urruneko egoerari begirada kritiko bat botatzeko baliatuko dugu eta horretarako, sistema kapitalista patriarkarraren logika orokorra ulertzeaz hasiko gara. Ondoren, sistema horiek XXI. Mendean hartzen duten forma zehatza ezagutzera pasako gara eta hala, munduak bizi duen zibilizazio krisiaren testuinguruan kokatuko gara.

More Articles ...

Page 1 of 2