¿Qué somos? Zer Gara gu?

¿QUÉ SOMOS?
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

ZER GARA GU

 

Gu abertzaleak eta komunistak gara; eta historikoki estatu espainolaren eta frantsesaren aurka borrokatu dugu, erabakitzeko eskubidea eta herri gisa existitzeko eskubidea ezeztatzen dizkigutelako. Euskal burgesia nazionalaren aurka gaude; Euskal Herria defendatzen dutela dioten bitartean, Euskal Herriko langileen lepotik bizi direlako, eta beren boterea handitu beste asmorik ez dutelako. Ezkerreko erakunde estatalisten aurka gaude, internazionalismoaren izenean gure herriaren eskubideak ukatzen dituztelako, eta honek, gure estatu propioaren eraketa oztopatzen duelako. “Herri bat zapaltzen duen herria, ezingo da inoiz libre izan”.

Abertzale komunistak gara, komunismoa, gure herriak jasaten duen zapalkuntzatik libra dezakeen ideologia bakarra delako eta inperialismoari nahiz kapitalismoari aurre egin ahal dion proiektua delako. Euskal burgesia (estatukoa bezain zapaltzailea) sortu zenetik aurrez-aurre izan duen ideologia da komunismoa. Bestalde, klase-kontzientzia alboratu duten ezkerreko alderdi politikoen aurka gaude. Marx-en esanetan “ez da jabetza pribatua eskuz aldatu behar, deuseztatu baizik; ez da klaseen arteko aurkakotasuna leundu behar, klaseak deuseztatu baizik; ez da oraingo gizartea hobetu behar, berri bat sortu baizik”.

Gure erakundeak iritzi hau mantendu izan du sortu zen unetik: mota guztietako esku-hartzeak (politikoa, instituzionala, herri mailakoa, sindikala eta armatua) askapen nazional eta sozialaren parte izan dira eta borroka horien sua piztuta mantentzea gure zeregina izango da.

Gora Euskal Herria Askatuta!

Gora Munduko langileria!

Gora Komunismoa!

 

¿Qué somos?

Somos abertzales y comunistas, en combate histórico contra los estados español y francés, que niegan nuestro derecho a existir y decidir como pueblo, en combate con nuestra burguesía nacional, que dice defender a Euskal Herria, mientras se preocupa únicamente de ocupar y agrandar la parcela de poder que mantiene, a costa privar de más y más derechos al Pueblo Trabajador Vasco, estamos en lucha con aquellas organizaciones de la izquierda estatalista, que bajo la manipulación del concepto de internacionalismo pretenden que renunciemos a nuestros derechos como pueblo, a formar nuestro propio estado, olvidando que "el pueblo que oprime a otro pueblo, no puede ser libre”

Somos abertzales comunistas, porque es la única ideología capaz de liberar a nuestra nación de la opresión nacional y social que sufre, capaz de hacer frente al imperialismo y al capitalismo allá donde este se manifieste, la única ideología que desde su nacimiento se ha enfrentado a la burguesía vasca, no menos burguesía, ni menos opresora que la estatal, confrontamos con aquellos partidos de izquierda, que han abandonado sus principios de clase por el camino, olvidando lo que dijo Marx "No se trata de reformar la propiedad privada sino de abolirla, no se trata de paliar los antagonismos de clase, sino de abolir las clases, no se trata de mejorar la sociedad existente, sino de establecer una nueva"

Nuestra organización desde su nacimiento mantiene que todas las formas de intervención política, institucional, de masas, política, sindical y armada, han formado parte de todos los procesos de liberación nacional y/o social.

 

 

Gora Euskal Herria Askatuta!

Gora Munduko langileria!

Gora Komunismoa!