Eraso faxistak gaitzetsiko dituzte larunbatean Bilbon

EUSKAL HERRIA
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Faxismoaren, xenofobiaren, homofobiaren eta arrazakeriaren aurkako manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon

 Azaroaren 9an, larunbata, 18:00etan Bilboko Moyua plazatik abiatuko da manifestazioa. Faxismoari, xenofobiari, homofobiari eta arrazakeriari ezezkoa emango diote eta, bide batez, 1934ko azaroaren 9an izandako gertakariak ekarriko dituzte gogora. Hainbat ghettotan bortizki sartu eta judutarren, homosexualen, ijitoen eta etorkinen kontrako eraso faxistak egin zituzten egun hartan naziek.

Deitzaileen manifestuaren arabera, urteak igaro arren, oraindik “jarrera faxistek bizirik diraute”, eta horri aurre egiteko larunbatean Bilbora bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei.

Informazio guztia: kristallnacht2013.wordpress.com

Manifestua:
 

Azken urteetan, 1934ko azaroaren 9an izandako gertakariak ekarri ditugu gogora. Naziek, hainbat ghettoetan bortizki sartu eta judutarren, homosexualen, Ijitoen eta etorkinen kontrako eraso faxistak burutu zituzten.

Gertakari horiek, kapitalismoaren krisi ekonomiko, politiko eta sozial baten ondorioz, eskuin muturreko indar politikoek izandako jendartearen babesaren adierazle latzak izan ziren. Krisia haitzaki, naziek hiritarrak kolektibo jakin batzuen kontra xaxatu zituzten, eta jendartearen sufrimenduaren erantzule gisa identifikatu.

Tamalez, egungo krisiak 1934. urteko testuingurura garamatza berriro ere, eta garaiko urrats asko, gaur egun errepikatzen hasiak dira:

  • Eskuin muturreko alderdi politikoen eta talde nazi-faxisten gorakada.
  • Jendarte-pentsamenduan nolabaiteko ideologia homofobo eta arrazistaren justifikazioa.
  • Gutxiengo sozialen eta disidentzia politikoaren kontrako eraso progromistak.

 

Aipatutako kasu hauek, izatez, ez dira pasa den mendeko gertakari historiko soilak bakarrik. Grezian eta Errusian ematen ari diren auziak dira, eta, pixkanaka-pixkanaka, Europara zabaltzen ari den mehatxua suposatzen du. Faxismoa, berriz ere, gobernuen eta instituzio politikoen utzikeriak areagotzen duen mehatxu erreala da; beti ere, homofobia, arrazakeria eta xenofobia barnebilduz. Eta aurrekoan aipatutakoaren harira eskuin muturreko talde horiek Euskal Herrian sortzeko bidean daudela gogor salatu nahi dugu.

Honekin guztiarekin, manifestu hau sinatzen dugun mugimendu eta antolakundeok gure kezka zintzoa adierazi nahi diogu jendarteari, egoera honi aurre egiteko gure konpromisorik sendoenarekin batera. Izan ere, jakin-badakigu faxismoaren kontrako borroka ez dela bakarrik ideologien konfrontazioan oinarritzen, mehatxatuta dauden kolektibo eta pertsona banakoen segurtasunean ere oinarritzen den borroka ere suposatzen du. Orain eta hemen martxan ipini behar dugun borroka da, etorkizun hurbilean nazismoak, faxismoak eta frankismoak eragin zituzten hilketa masiboak errepikatu ez daitezen.

Horregatik, azaroaren 9an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Faxismoak, homofobiak, arrazakeriak eta xenofobiak aurrera jarraitzen dute, eta eskuin muturreko proiektu bera “Estatuen arrazoi” eta jarraibide gisa ezarri nahi duten indar politiko eta talde nazi-faxistei aurre egin behar diegu. Horretarako, ezkerreko herri mugimenduen presentzia indartzearen beharra dugu: beharrezkoa den lehen pausu xumea, alegia.

Azaroaren 9an denok Bilbora!

Faxismoaren, homofobiaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra!

 

Botxo Killers (Bilboko Roller Derby taldea) eta Urtxintxa Eskola dira, azaroaren 9rako atxikimendua helarazi duten azkeneko eragileak.

Ikasle Abertzaleak, Ernai, Gazte Komunistak, EHGAM, Elkartzen, Askapena, Ikasle Ekintza, Deustuko Gazte Lokala, Zirikatzen, Herri Norte Taldea, Piratak Athletic Taldea, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma, Komantxe Konpartsa, Bizigay, Gazte Abertzaleak, Bilboko Roller Derby Taldea eta Urtxintxa Eskola atxikitu egin dira Sare Antifaxista eta Sexu Askapenerako Gazte Mugimenduaren eratze prozesuko asanbladak deitutako manifestaziora.

 Manifestazioa eta gero, Rap jaialdia egingo da Zazpi Katu Gaztetxean faxismo, homofobia, arrazakeria eta xenofobiaren kontra eta Pavlov Fryssasen omenez.

Piztiak Konpartsa animalista eta EHK Euskal Herriko Komunistak azaroaren 9an Bilbon izango den faxismo, homofobia, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako manifestazioari babesa adierazi diote.

 

 

Faxismoaren aurkako nazioarteko egunaren harira, manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon. Plaza Biribiletik abiatuko da martxa, 18:00etan, eta Alde Zaharreko Gurutze kalean amaituko da; Zamudioko atearen atarian. Aldarriaren ondorengo ekitaldiari Zazpi Katu gaztetxean antolatutako musika jaialdiak hartuko dio lekukoa: 20:00etatik aurrera, rap kantariak eta disko jartzaileak ariko dira oholtza gainean.

Alor anitzetako 21 eragilek babestu dute faxismoa, arrazakeria, xenofobia, homofobia, sexismoa eta tankerako jazarpen «bortitzak» salatzeko elkarretaratzea. Hala, mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete herritarrei, ezkerreko herri mugimenduak indartzeko «beharra» dagoelako: «Lehen pausoa litzateke. Jendearen ahotsa ozen entzutea garrantzitsua da, mugimendu ultraeskuindarrei aurre egiteko».

Antolatzaileen arabera, azkenaldian eskuin muturreko alderdi politiko eta talde faxistak areagotzen ari dira Euskal Herrian, eta uste dute gorakada horrek ideologia «baztertzaileak» gizartean hedatzea ekarri duela. Horren eraginez, gutxiengo sozialen eta disidentzia politikoaren kontrako erasoak ugaritu direla diote, eta 1934ko azaroaren 9an jazotako gertaerak gogora ekarri dituzte: «Hainbat ghettotan bortizki sartu, eta juduei, homosexualei eta etorkinei eraso egin zieten». 79 urte igaro badira ere, garai hartako zantzuak antzeman dituzte, eta urrats dezente errepikatzen ari direla ohartarazi dute. «Tamalez, egungo krisiak urte hartako egoerara garamatza. Europara ere zabaltzen ari da; Greziara eta Errusiara, kasu».

Egoera horren inguruan kezkatuta daudela aitortu dute eragileek, instituzioen utzikeria «erabatekoa» delako. Dena dela, borrokan jarraitzeko konpromiso «sendoa» berretsi dute: «Ideologien konfrontazioa ez da nahikoa. Mehatxatuta daudenen segurtasuna bermatu behar da, hilketa masiboak berriro gerta ez daitezen».

 

Movilización el sábado en Bilbo contra las agresiones homófobas y xenófobas

Con motivo del Día Internacional contra el Fascismo, el Sexismo, la Homofobia y el Racismo que se conmemora el próximo sábado, asociaciones que trabajan en ese campo, junto a agentes sociales y juveniles, han convocado una manifestación en Bilbo.

La marcha partirá desde la plaza Moyua a las 18.00 y servirá de altavoz para denunciar las agresiones que se registran por cuestión de raza y sexo.

En una rueda de prensa celebrada ayer en la capital vizcaina, los convocantes mencionaron la proliferación de los partidos de ultraderecha y grupos fascistas en Europa, además de la justificación de este tipo de actitudes como ideologías excusables por el conjunto de la sociedad.

Sostuvieron que, en parte, la crisis económica actual ha contribuido a ello. «Estos acontecimientos no suponen un hecho histórico aislado del siglo pasado -advirtieron-. Suponen amenazas reales; las mismas que se están sucediendo en Rusia y Grecia y que poco a poco se están extendiendo por toda Europa. Son, de facto, amenazas reales que aumentan de una manera preocupante por la dejadez de gobiernos e instituciones. Denunciamos que esos mismos grupos de ultraderecha ya se están constituyendo en Euskal Herria».

A pesar de la preocupación que trasladaron ante tal situación, mostraron su compromiso de hacerle frente.

Defendieron, a su vez, que la lucha contra el fascismo «no se fundamenta únicamente en la confrontación de ideas, sino también en salvaguardar la integridad física de personas y colectivos que están señalados por estos grupos criminales». Con todo ello, y para que estas formaciones, «que quieren hacer del fascismo, la homofobia, el racismo y la xenofobia una `razón de Estado', sientan la fuerza del movimiento popular de izquierdas», los convocantes llamaron a la ciudadanía a participar en la manifestación que este mismo sábado recorrerá las calles de Bilbo.

Conciertos en 7Katu

Una vez finalizada la marcha, a partir de las 20.00, el gaztetxe ubicado en el Casco Viejo 7Katu acogerá una serie de conciertos en recuerdo de Pávlos Fyssas, joven músico antifascista asesinado hace dos meses en Atenas a manos de miembros del partido neonazi Amanecer Dorado.

La Bandha del Patio, Tr Mistery & Kasper Backed By Dj Mather, TGV y Kloy son los grupos musicales que conforman el cartel.