HERRI-EKIMENAREN AURKEZPENA

EUSKAL HERRIA
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

ELEKAren SORRERA MANIFESTUA

Orain dela 150 urte, Industria Iraultzaren hasieran, landatik hirira joateko beharrean aurkitu ziren milioika nekazari txirotu eta deserrotu, eta burgesia industrial jaioberriaren eskuetan erori. Industria sortu berriaren lan-indar bihurtu zituen klase berri hark, eta esplotazio eta miseria izugarria jasanarazi, lanaldi amaiezinak eginez eta gose soldatak jasoz. Ondorioz, ideologia berria sortu zen: komunismoa. Lehenagoko beste filosofia sozialistetan ez bezala, helburua ez zen erreforma soziala edota langileriaren eta nekazarien egoera hobetzea bakarrik, baizik eta baita sistema kapitalista suntsitzea ere, eta boterea langile-klaseak hartzea.

Harrezkero, mende eta erdi igaro dela, aurrerapen demokratiko faltsu baten eraikuntzaren bidetik joan da historia. Klase-kontraesanak kapitalismoaren ildoen mende egituratu dira, betiere haren botere-interesaren arabera. Etengabeko krisi politiko eta ekonomikoek, menderakuntza-sistema sakontzeko diseinatuek, bi mundu gerra eragin zituzten, eta egonkortasun ekonomikoaren eta gizarte-ongizatearen egonkortasun-aldiak ekarri, baina mugimendu iraultzaileak saihesteko soilik, Parisko Komuna, XIX. mendean, eta 1917ko Iraultza Errusian adibidez, gero eta aseezinagoa zen garapen kapitalista kolokan jar baitzezaketen. Petrolioaren krisialditik, 1970eko hamarkadatik, gainbeheran sartu zen ongizate estatu keynesiarra, sozialdemokraziak 1945etik kudeatzen zuena, eta, horrekin batera, lan- eta gizarte-eskubideak pixkanaka galtzen hasi ziren. Reagan eta Tatcher-ek bultzatu zituztenen moduko lege-aldaketen bidez, ekonomia kontrolatzeko gaitasuna mugatu zitzaien gobernuei, eta XIX. mendeko liberalismo ekonomikoaren laissez faire delakora itzuli: ugazabaren erabateko agindua berrezarri zuten, industrializazioaren hasieran bezalaxe.

2008ko finantza-krisiak, 2013an modu basatian indartu zaigun sistema-krisiak, arrakastaz burutu du borroka gogorren bidez irabazitako giza eskubide, eskubide sozial eta politiko guztiak deuseztatzeko zeregina. Ondorioz, pobrezia, bazterketa eta esplotazioa areagotu dira. Egungo egoeran, beraz, berebiziko garrantzia du, berriz ere, Marxen eraldaketa sozialerako filosofia eta ideologia komunistaren garapenak, langileriaren alienazioaren kontra borrokatzeko eta askatzaileak eta gizakiaren duintasunerako bidezkoak diren beste bizimolde batzuk sortzeko.

Hainbat hamarkadatan zokoratuta egon ondoren, badirudi ostrazismotik ateratzen ari direla komunismoaren printzipioak, demokrazia burgeseko sozialdemokraziak inposatu nahi zuen tokitik. Berriz ere eraldaketarako eta praktika iraultzailerako tresna erreal eta egokia dela ikusten da: herri langilearen baitara sistemak ekarritako zapalkuntza ikustarazteko beharrezkoak diren kontraesanak ezartzeko gai.

Euskal Herria ez da bereizten edo urruntzen errealitate horretatik. Aitzitik, era bikoitzean murgiltzen da bertan, egungo neoliberalismoaren politikek, Europan nagusi direnek, indartzen dituzten bi estatuen mende, espainolaren eta frantsesaren mende egoteagatik, betiere, EBren helburu eta interes berak dituen burgesia nazionalaren lankidetzaz.

Egoera horrek behar politiko eta sozial bihurtu du independentziaren aldeko borroka historikoa. Izan ere, independentziak soilik eman ahal izango digu diruzalekeria kapitalistatik urrunduko den eta gure ametsetarako irekia izango den etorkizuna eraikitzeko ahalmena. Eraikuntza horretan, bere burua komunistatzat daukan orok parte hartu behar du, bere ekarpen iraultzaile eta militantearen bidez. Izan ere, geure burua komunistatzat jotzea ez da pentsamendu iraultzailea egituratzea edo teorizatzea bakarrik. Lan egitea ere bada, antolatzea eta kalean bizitzea, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna oinarri dituen praktika eta kultura iraultzailean. Errealitatearen eraldaketarantz egiteko, eta mendeko klase izatetik, berezko klase izateko. Kapitalismoaren aurka eta duintasunaren eta eskubideen alde borrokatzen den edozein lekutan, pentsamendu eta kultura komunista berpiztuko dira. Izan ere, hura eraikitzen ari gara utopiarantz goazenean.

Horregatik guztiagatik jaio da ELEKA. Bide berriak egiteko. Aurreiritzi gris eta zaharrak desegiteko. Egungo euskal komunistok pentsatzen duguna ezagutzeko: zer ginen, zer garen eta zer izan gaitezkeen. Eta, batez ere, beste etorkizun bat izateko aukera dugula erakusteko. “Hortzmuga handituko den eremuan, lapurtu dizkiguten irribarre guztiak jaso ahal izateko”, Parisko Komunako poeta anonimo batek zioen moduan.

ELEKAk heziketa iraultzailearen eta lan ideologikoaren alde egingo du, ezkerrak irekitako bideak berriro aurkitzeko. Komunismo berrituaren alde eta etorkizunaz maitemintzeko xedea lagun. Izan ere, burkide batek idatzi zuenez, “etorkizunaz maitemintzeak bizi berria emango dio bizi izandakoari. Gaztetu egiten gaitu, eta ausardia itzuli”.

ELEKAk isilune urrundu bat urratuko du; aisialdiaren kultura globalizatuak herriarengandik hurbila eta kalitate handikoa den kulturari inposatzen diona, alegia. Beste kultura bat, sentipenaren edertasuna eta konpromisoaren indarra dituena. Ederto azaldu zuen haren izaera Pablo Neruda poeta komunistak, Nobel saria hartzen ari zela: “Ulertu nuen nire giza zeregina herri antolatuaren indar handiari lotzea zela, eta ez beste ezer, arimaz eta odolaz, suaz eta esperantzaz lotzea, uhar zabal horretatik soilik sor daitezkeelako idazleek eta herriek behar dituzten aldaketak”.

Burgesiak salbaziorako saltzen digun gehiegizko indibidualismoaren aurrean, giza elkartasun iraultzailea berreskuratuko du ELEKAk eguneroko praktikan zein egitasmo sozialetan, herritik eta herriarentzat. Elkartasun posible bat, egungo borroketan errotuta dagoena, eta oroimen historikotik ekarria. Eta ELEKAk irmo eskatzen ditu justizia eta egia harentzat. Ideien egia, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo emakume eta gizon asko heriotza, espetxea edo tortura jasatera eraman dituzten ideiak. Euskal Herriaren klase eta herri askapenaren alde tinko mantendu ziren militanteak izan ziren, euren borreroei aurre egin zietenak, eta ulertu zuten azken haiek eta ez beraiek zirela bidegabekeriaren errudun bakarrak.

Laburbilduz, ELEKA jaio zaigu benetako Euskal Herri independente eta sozialista baten beharra sentitzen dutenei irekitzeko, bizitza bizi izatea merezi duela sinetsi eta hura helburu duen militantziari irekitzeko.

 

 

ELEKAren aurkezpena 1

 

 

ELEKAren aurkezpena 2

 

http://www.eleka.org/

 

La iniciativa ELEKA se presentó este sábado en su sede social de la localidad vizcaina de Portugalete con el objetivo de, desde la izquierda abertzale, contribuir a impulsar la educación revolucionaria de la militancia.
ELEKA se ha marcado como principal objetivo desarrollar e impulsar la formación política e ideológica de los trabajadores, fomentando la conciencia crítica, la militancia política y la capacidad de organización y de respuesta de los trabajadores de Euskal Herria.

Para ello, tiene previsto organizar jornadas, seminarios, charlas, grupos de debate y foros de debate. En el centro del proyecto de ELEKA se sitúan las Herri Eskolak, que impulsarán contenidos para la formación destinada a la construcción nacional y social de forma permanente. “ELEKA es un espacio que está abierto a todos aquellos que trabajan a favor del binomio que forman la independencia y el socialismo”, añadieron los impulsores de esta nueva iniciativa.

Según lo promotores, “ELEKA nace para abrir caminos, para romper viejos y grises prejuicios y leyendas de errores históricos, para conocer lo que hoy pensamos los comunistas vascos”
ELEKA ha exigido la verdad de las ideas por las que tantos hombres y mujeres, en Euskal Herria y fuera de ella, han sido asesinados, torturados, encarcelados o desaparecidos; “que mantuvieron firme su causa y su lucha por una Euskal Herria libre, como pueblo y como clase”
Asimismo, los promotores de la iniciativa han hecho un llamamiento para acudir a las primeras jornadas que se celebraran durante los dias 2, 3 y 4 de mayo en Donostia y Bilbao. Donde se reflexionará sobre la relación existente entre la situación de opresión de Euskal Herria y la coyuntura sociopolitica internacional.
Se acercaron más de medio centenar de personas al acto de presentación que finalizó con un homenaje a la familia de Jesus Larrañaga Goierri, conocido militante comunista que fue asesinado durante la guerra de 1936 a manos de los fascistas, que según la organización recién creada ha sido uno de los principales referentes, al igual que Txabi Etxebarrieta, Jose Miguel Beñaran Argala y “todos aquellos que dieron la vida por la libertad en la clandestinidad”, a la hora de definir las bases ideológicas del proyecto.

El acto concluyó con los participantes cantando la internacional y eusko gudariak.

  

Mas información en: www.eleka.org

                                   berria.info

                        http://gara.naiz.info