Gose greba Sevilla II espetxean, presoak borrokan gu ere bai!

Prisioneros
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Sevilla II-ko fax: 955855130

Espetxeko helbidea, gutunean bertan dago.

 

AMNISTIAREN BIDEAN EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK EUSKAL HERRIRA!!!

 

“SEVILLA II BORROKAN!!

 

Borrokaldia hastea erabaki dugularik, honetara bultzatu gaituen egoeraren berri EuskalHerriari helaraztea da idazki honen helburua. Duela lau urte, espetxe honetara lehen EuskalPresoak ekarri gintuztenetik, beti isolamenduko modulu berezian eduki gaituzte. Ez diguteinolako aktibitaterik eskura jarri eta ondorioz lau orduko patioaldia baino ez dugu egunean,bertara hirunala ateratzen gaituztelarik goiz edo arratsaldez. Honek, bi egunez behin, ziegan 26ordu jarraian igaro beharra eragiten digu.

Patiora irteterakoan metal detektagailutik igaroarazteaz gain, ukimenezko miaketa egiten digute gorputz osotik, noiz nahi barrabilak edo zakilaigurtzera helduz, aldioro tentsio uneak sortuz. Honek eragindako egoerengatik 72. artikuludelakoa ezartzen digute sarri, artikulu honek sortzen duen inpunitate egoerak (kideengatikbanatuak, bakartasun osoa, inkomunikazioa…) ondorio larriak ekarri dituelarik askotan.

Mehatxu zein irainak, oheari eskuburdinekin lotuta bukatu eta baita jipio bortitzak eragin ere.Kartzelarien aldetik sorturiko tentsioak eta ezuste egoerak jada bi preso politikoen jipoitzeakeragin ditu. 2010eko azaroaren 14an lehenengoa, GRAPOko kide batek pairatutakoa eta2013ko martxoaren 25ean bigarrena, Arkaitz Bellon Euskal Preso Politikoak pairatutakoa.Aurrez aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (osoki biluztera behartuz) egin izandizkigute.

Senideei ere miaketak egin izan dizkiete aurrez aurrekora edo lokutorioetarasartzeko eta honen ondorioz zenbait bisita galdu ditugu. Sendagilearen asteroko kontsulta ezzaigu bermatzen. Ezinezkoa zaigu noiz etorriko den jakitea eta ohikoa da 2 edo 3 astezsendagilerik ez agertzea. Hainbat kidek osasun arazo kronikoak dituztela kontuan hartuta, ezinlarriagoa bilakatzen den egoera da hau.

Egunero pairatzen ditugun eskubide urraketa zeingehiegikeria guzti haiek, ezin uler daitezke espetxeko Segurtasun Zuzendariordeak gertakarihauek babesteko, elikatzeko eta sustatzeko jarrerarik gabe. Gure aurkako probokazioaetengabea bilakatzen da eskubide urraketa guzti hauen bidez.

Egoera bideratzekohelburuarekin hainbat aldiz espetxeko zuzendaritzarekin bildu izan gara, baina honek ez dusekula adierazitakoa bete, behin eta berriz jan izan duelarik bere hitza. Epaile zeinespetxeetako idazkaritza orokorrari bideratutako kexa eta salaketek ere emaitza hutsalak izandituzte. Azkenean borrokari ekitea baino ez zaigu geratu.

Helburua bizitza duin bat eta osasunazaintzeko bermea eskuratzea da. Honetarako isolamendu mugagabea amaitzea, kide guztiokbatera egotea, gutxieneko eskubideak bermatuan izatea eta gure aurkako erasoak eteteabeharrezkoa izango da. Hauek dira gure oinarrizko aldarrikapenak Euskal Preso PolitikoenKolektibo osoarekin batera Euskal Herriratzen ez gaituzten bitartean. Dispertsioarekinbukatzea da honelako egoerekin behin betiko amaitzeko modu bakarra. Borroka honetan gureherriaren babesa eta elkartasuna beharrezkoa izango dugulakoan gure borrokaldiarekin bategitera deitzen zaituztegu, guztiok bat eginez lortuko baitugu. Beraz bada garaia! Euskal PresoPolitikoak Amnistiaren bidean Euskal Herrira! Sevillako Euskal Preso Politikoak.”

 

INFO+: