[BIDEO] Ernai aurkeztu dute, ezker abertzaleko gazteen antolakundea

JUVENTUD
Tools
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Izar Mendigurenek eman dio hasera kongresuari, antzerki moduan sarrera bat eginez. Ondoren, hiru pertsona agertu dira oholtzan, Zukgua prozesuaren berri eman dutenak. Batek, prozesuaren filosofia zein izan den azaldu du, besteak bere bizipen pertsonalaren berri eman du eta azken umorea baliatu du bere kontakizunean.

Ondoren EPPK-ren, Sorturen eta LABen izenean, Oier Gonzalez, Joseba Alvarez eta Ainhoa Etxaidek hartu dute hitza. Gonzalezek «espetxea, tortura eta erbestea» ezagutu duten gazteak izan ditu gogoan. Era berean, independentziaren alde lanean jarraitzeko deia egin du, «zuek kanpotik eta guk barrutik».

Etxaidek, aldiz, gazteriak erakutsi duen «indarra» goraipatu du. Murrizketen politika ere izan du hizpide eta «guk urteetan eraikitakoa» krisi ekonomikoaren «aitzakian» desegiten dutela salatu du. Horren harira, gazteriaren etorkizuna «beltza» dela aipatu du.

Alvarezen gazteriaren «potentziala» azpimarratu du, «gu baino neurona gehiago izan dituzue». Iraultzaj jarraitzeko deia egin du, «nazio-klase ikuspegitik menpekotasuna hankz gora jarri nahi dugulako» eta etorkizunean ezker abertzaleak bi erronka izango dituela azaldu du, «zapalkuntzari aurre egitea eta asimilazioan ez erortzea».

Hitz hartzeen ostean, batudaka batek eman dio paso izen eta logoaren aurkezpenari.

Era berean, antolakundearen bozeramaileak ere aurkeztu dituzte. Bost izango dira orotara: Maialen Etxeberria, Gotzon Elizburu, Irati Sienra, Aitor Anda eta Mikel Button. Etxeberriak hartu du hitza guztien izenean.

Martxoaren 28, 29, 30 eta apirilaren 1ean Urduñan egingo den Gazte Danbada jaialdian ospatuko dute antolakunde berriaren sorrera.

Aurkezpenean izan dira, besteak beste, Amaia Izko eta Bixente Goikoetxea Sortuko Kontseilu Nazionaleko kideak, Joseba Alvarez eta Txelui Moreno, hurrenez hurren Gipuzkoa eta Nafarroako Kontseiluetako kideak eta Xabier Mikel Errekondo eta Iker Urbina Sortuko kide eta Amaiur-eko diputatuak.

 

 

Zer da?

Ernai Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den Euska Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea da.

Sorrera

2013ko matxoaren 2an egin genuen I. Kongresua Lizarran (Nafarroa), sei hilabeteko prozesu eratzailearen ostean. Herriz herri garatutako eztabaida prozesuan Ernairen helburuak, estrategia, lan ildoak eta funtzionamendua zehaztu genituen, egoeraren azterketa, ziklo politikoaren irakurketa eta Gazte Estrategiaren definizioa osatuz.

Helburuak eta jarduna

Ernai Euskal Estatu Sozialista eta Feminista borrokatzeko tresna gisa kokatzen dugu. Gazteon ekarpena zentzu honetan Gazte Herriaren eraikuntza izango da, gazteria aske eta burujabe baten alde lan egin eta sozialismoa nahiz feminismoa etengabe borrokatuz.

Bide honetan gure jarduna gazte problematikaren lanketan, alternatiben eraikuntzan eta nazioaren eraikuntzan oinarrituko da. Gainera, indar berezia egingo da barne zein kanpo formazioan.

Ernaien oinarria herrietan ezarri dugu, bere egituraketa guztia herrien mesedetara eraikiz. Hau hala izanik, antolakuntza ereduan garrantzi berezia dute eskualdeek, herrien arteko harremana sustatu eta borroka komunak koordinatuz. Ernairen baitan Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteak biltzen dira, prespektiba eta estrategia nazioanala izan arren. Horrez gain, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdiko gazteekin harreman iraunkor eta zuzena dugu.

Lan ildo nagusia

Ernairen lan ildo nagusia bizi eredu berrien eraikuntzan oinarrituko da, besteak beste, sozioekonomia, aisialdia, euskara, hezkuntza formala, ekologismoa, feminismoa, internazionalismoa eta formazioa landuz. Horiez gain, eta ildo taktiko gisa, Euskal Herriak urte luzeetan bizi duen gatazka politikoa gainditze bidean Ernaik pausuak emateko konpromiso irmoa du; lehen geltoki gisa Marko Demokratikoa ezarriz.